Neuromarketina, gure bezeroen emozioak ezagutzen

Data: 18/10/2019 | Ordutegiak: 09:30 h. – 11:30 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: 18 de octubre de 2019 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa

Urriaren 18a, osteguna, 9:30etik 11:30era ADEGIn

Frogatuta dago erosketa-erabakien % 90 inkontzienteak direla, lehen mailako emozioen araberakoak direla. Neuromarketina neurozientzien arloko tresnak hurbiltzen ditu merkatu-adimenera. Tresna horiei esker azaldu dezakegu zergatik aukeratzen duen pertsona batek produktu, marka edo enpresa bat, adibidez. Gaur egun, inbaditzaileak ez diren tresnak daude, pertsonen erreakzioen oso jarraipen zehatza egiteko.

Tresna horiek aukera ematen digute garunak estimulu jakin baten (irudia, bideoa, webgunea, mezua…) aurrean dituen erreakzio ez-kontzienteak ezagutzeko. Hori dela eta, gure xede-publikoarengan sortzen ditugun emozioak neur ditzakegu, eta hari eraginkortasun handiagoz iritsiko zaizkion kanpaina, produktu, zerbitzu, packaging eta etiketak garatu.

Hori dela eta, Jon Elzo Aizarna izango da gure artean. Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitateko Marketineko masterra du, eta Neuromarketinari buruzko Unibertsitate Master (UNIR) ofizialeko lehen promozioko kidea da. 10 urtetik gorako esperientzia du marketineko aholkularitza espezializatuan eta neuromarketinaren arloan. Gainera, irakaslea da Deustuko Unibertsitatean. Gura Market-IN proiektuaren bazkide sortzailea, marketin-estrategiak, merkatu-ikerketak eta plan estrategikoak diseinatzen ditu, besteak beste. Gainera, neuromarketineko laborategi propioa du, ikerketa-teknika hori hainbat enpresa-proiektutan erabiltzeko aukera ematen duena.

Jardunaldian zehar, Gipuzkoako enpresen benetako kasuak erakutsiko dira. Edurne Alba Laboral Kutxako publizitate-arduraduna eta María Mora Basque Culinary Centerreko ikertzailea izango ditugu gurekin. Jardunaldia amaitzeko, zuzeneko neuromarketin-monitorizazio bat egingo da.

EGITARAUA

9:30etan – Jardunaldiaren aurkezpena.

Imanol Lasa, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua
Juan Mancisidor, Adegiko Marketin, Komunikazio eta Merkataritzako zuzendaria.

9:35etan – Neuromarketina zer den, tresnarik eta metrikarik ohikoenak, eta merkatu-adimenean duten garrantzia.

10:15etan – Ikasketak, enpresek beraiek azaldutako kasuak eta adibide praktikoak.

10:15etan – Laboral Kutxa. Neuromarketina, publizitate-kanpainen eraginkortasuna hobetzeko.

Edurne Alba. Laboral Kutxako publizitate-arduraduna.

10:30etan – Basque Culinary Center. Markaren garrantzia, produktu baten kontsumo-esperientzian.

Maria Mora. Basque Culinary Centerreko ikertzailea.

10:45 – Neuromarketineko benetako adibide praktikoak (elikadura, turismoa, brandinga, berdintasuna…).

11:15 – Zuzeneko monitorizazioa, tresna neurozientifikoak erabiliz (biosentsore-eraztuna, elektroentzefalograma eta eyetracker-a).

11:30 – Jardunaldiaren amaiera eta kafea.

Izena emateko: https://www.adegi.es/adegi/evento-neuromarketing-descubriendo-emociones-nuestros-clientes-201909/index.php?&nav=eu

Neuromarketinari  buruzko  guk  antolatutako  lehenengo  jaurnaldia