Ohiko galderak

Zer da Neuromarketin-a?
Neurozientzien ezagupen eta erremintak marketin ikus-puntu batetik merkatu ikerketen alorrean erabiltzea da neuromarketin-a.
Zeintzuk dira neuromarketin-aren helburuak?

  • Estimulu jakin baten aurrean pertsonaren erreakzio ez kontzienteak ezagutzea.
  • Erreakzio ez kontzienteen azterketaren bidez kontsumitzailearen jokaera aurreikustea.
  • Komunikazio mezu eta kanpainen eraginkortasuna hobetzea.
Zein aplikazio dauzka gaur egun neuromarketin-ak?
Ikuslearengan estimulu batek (marka, produktu, bideo, kreatibitate, denda, …) sortzen dituen erreakzioak aztertzeko erabiltzen dira neurozientzien teknologiak, hobekuntza posibleak aurkitzeko eta enpresak euren bezeroengana modu egokiagoan iritsi ahal izateko. Bezeroaren desio ez kontzienteak ezagutzen laguntzen du, arrakasta lortzeko beharrezkoak diren marketin esfortzuak egin ahal izateko. Horretarako aspektu ezberdinak azter daitezke, hala nola, iragarki bat gustokoa den ala ez, inplikazio emozional gehien sortzen duten zatiak detektatzea, posizionamendu/marka/packaging/mezuen ebaluaketa, denden azterketa, webgune-n erabilgarritasuna, trailer eta ekitaldien ebaluaketa,…
Sektore eta jarduera mota guztietarako erabilgarria da?
Bai. Neuromarketin turistikoaz, elikagaien neuromarketin-az, neuromarketin industrialaz, neuromarketin politikoaz, eta abar-ez hitz egin dezakegu.
Neuromarketin-ak eskeintzen dizkigun aukerak zabalak dira. Jar zaitez gurekin kontaktuan eta elkarrekin zuen enpresa ala proiektuari neuromarketin-ak zertan lagun diezaioken aztertuko dugu.
Nola jokatzen du inkontzienteak erabakiak hartzeko momentuan? 
Oinarrizkoa da. Ez gara kontziente etengabe jasotzen ditugun estimuluen %90-az. Era berean, erosketa erabakien eta marka edo produktu baten aurrean dauzkagun pertzepzio eta emozioen antzeko portzentai bat (iturriaren arabera %90 eta %95 tartean) gure garunak burutzen ditu modu automatiko batean, gure kontzientziaren minimoaren azpitik.
Neurtu ahal ditzakegu gure emozioak?
Bai, emozioek aldaketak eragiten dituztelako egoera somatikoan eta hauek erreminta neurozientifikoen bidez neur daitezkeelako.

Nolakoa da kontsumitzailearen jokaeraren paradigma berria?
Antonio Damasok, “El error de descartes” bere liburuan paradigma berri baten aldeko apustua egin zuen, zeinetan emozioek lehentasuna duten erabakietan. Paradigma klasikoa alde batera uzten du, kontsumitzailearen gaitasun arrazionala defendatzen duena erosketak egiterako orduan.
Paradigma berria hiru fasetan laburbildu daiteke:
1.- Estimuluak sentimenduak sortzen dituzten sentsazio, emozio, oroipenak eragiten dituzte.
2.- Sortutako sentimendu hauetan oinarrituz jarduten dugu eta ez gara beraiez kontziente.
3.- Hartutako erabakia modu arazionalean justifikatzen dugu.

Zein perfil profesionalek egiten dute lan neuromarketin-ean?
Merkatu ikertzaileek, psikologian eta neurozientzia kognitiboan lizentziatuek, marka kontsultoreek eta marketin adituek.

Konbinatu ahal daitezke neuromarketin-eko erreminta ezberdinak?

Bai eta gainera, oso gomendagarria izan daiteke zenbait kasutan, izan ere, zenbait erreminten konbinaketak informazioa asko aberasten duelako.
Zer adierazten dute neuromarketin-ean 1 eta 2 sistemek?
Gure garunaren prozesaketa sistemez ari gara. 1 sistema, automatikoa, subkontzientea, oso baliagarria da eta heuristika ala buru laisterbideak erabiltzen ditu erabakiak hartzeko. 1 sitemaren parte dira garun primitiboa eta sistema linbikoa. 2 sistemak, arrazional, logiko eta kontzienteak, kontzentrazioa behar du estatistika eta logikaren bidez arazoei irtenbideak bilatzeko eta garunaren kortexari lotua dago. Daniel Kahnemanek 2001ean Ekonomia Nobel Saria jaso zuen 1 eta 2 sistemak azaltzeko egindako ikerketengatik.

Aurrekontu handiko enpresen eskura al dago soilik neuromarketin-a?
Ez, eta hau da Gura Market_IN-ek helarazi nahi duen gauzetako bat. Merkatu azterketan eginiko azken aurrerapenak Euskadiko ETE eta MicroETE-en eskura jarri nahi ditugu. Aurrerapen teknologikoei esker, gaur, aurrekontu mugatuko enpresei neurozientzian oinarritutako azterketak eskaintzeko aukera dugu. Gura Market_IN-etik ETE guztiak gure zerbitzu eta aurrekontuen inguruko informazioa eskatzea animatzen zaituztegu, bezero bakoitzari egokitutako lan pertsonalizatuak egiten bait ditugu.